top of page

GALTZAGORRIEN BIDEA | Olentzero eta gure Mitologia
Reservar
Ze nolako Tour-a izando da hau?
Gabonak datoz eta familian disfrutatzeko tour berezia sortu dogu. Protagonistak, galtzagorriak izango dira, Olentzeroren laguntzaileak.
Bidean, euskal mitologiaz arituko gara tour-a josala bihurtuz, eta azkenik, Olentzerorentzako gutunak entregatuko doguz.
Bide erraz bat aukeratuko dogu eta bidea egiten eta disfrutatzen gagozan bitartean, umeak, pista batzuk jarraitu beharko dabez, ezkutatutako objektuak aurkitzeko.
Aurretik, galtzagorrien gutuna irakurriko dogu, tour-aren xehetasunak ezagutzeko.
Objektu bakoitza, euskal mitologiako pertsonaia bati buruz hitz egiteko aukera emango digu. Lamiak eta urrezko orrazia, olentzero eta pipa, galtza gorriak eta galtzagorriak, Mariren argizaiola, etabar.
Tour honen helburua, Urdaibai inguruko bideetako bat egitea, naturaz gozatzea eta familiarekin txango polit batez disfrutatzea da.
Aldi berean, haurrak Euskal mitologiara hurbiltzea eta gabonaren inguruan aktibitate onuragarria antolatzea da baita.
Tour hau, familian egiteko pentsatuta dago, danon artean goiz polit ta zoriontxua igarotzeko, beraz, gurazo bat ala bi etortzen badira prezio berdiña eukiko dute (7 € guraso bat ala bientzako; ez doblea ta ez erdia).

Kaixo Lagunak!
Gabonak laster datoz eta Olentzero zuen gutunen zain dago iadanik!
Buzoi polit bat utzi dogu bidean gutunak batzeko eta olentzerori eroateko, baina oso bihurriak garenez, ezkutatu egin dogu. Buzoia aurkitzeko, bidean zehar gure lagunen objektu batzuk ezkutatu doguz eta danak elkartzen ez badozuez, buzoia magiaz desagertu egingo da!
Ezetz aurkitu gure altxorrak!
Bueeeeno, bihurriak gara baina ez maltzurrak. Pista bat emongo deutsuegu:
Bilatu lazo gorriak, bakoitzaren inguruan, altxor bat egongo da...
Talde lanean aritu, elkarrekin disfrutatu eta naturaz gozatu, gure bideak magiaz beteta dagoz, baina ondo bilatu eta sinisten dakienaren aurrean agertzen da soilik.
Olentzeroren galtzagorriak



Qué es un Free Tour
Abenduak 11 eta 18 | 11:00 h.
Domeka | Igandea
bottom of page